martes, 9 de enero de 2018

Gasteizek Ingurumeneko Zine Jaialdiaren Erakustaldia hartuko du berriz ere, eta 9 film izango dira ikusgai Artiumen

Gasteizek 9 film eskainiko ditu FICMA-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko erakustaldian, Artium museoan proiektatuko diren sei saioetan. Jaialdiak ingurumenarekiko errespetuzko aldaketa sozial baten inguruan hausnartzea izan du xede sorreratik, eta martxan daramatzan 24 urteetan errotu egin da nazioartean. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hamabost aldiz ekarri du Gasteizera Kataluniako jaialdi honetako erakustaldi bat.
Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia ingurumena aztergai duen zine-jaialdi aitzindaria da munduan. Iazkoa 24. edizioa izan zen, eta jaialdia erreferente bihurtu da ingurumen arloko dokumental zein jaialdi berritzaileen arloan. Zinema, bere industria eta ingurumen arloko edukia eta hezkuntza lantzen ditu hainbat jardueratan teknologia berriak baliatuta. Sustapen eta hedapenetik harantzago doan jaialdia da FICMA, inspirazio eta baloreen iturri izateaz gain, gizarte aldaketen sortzailea ere bada. Jaialdi honetan entretenimendua hausnarketa bihurtzen da; gizartea eraldatzea du xede, kulturaren, zinemaren eta ikus-entzunezkoen industria lagun, planeta leku bizigarriagoa izan dadin eta etorkizuna duen leku bihurtzeko.
Gasteiztarrek gaurtik (urtarrilaren 9a) urtarrilaren 25era bitartean gozatu ahalko dute erakustaldiaz. Aurtengo berrikuntzarik nagusia kokalekuaren aldaketa da: proiekzioak Artium museoan izango dira. Aurreko edizioetan, berriz, Aldaberen aurrean, Luis de Ajuria aretoan edo Montehermoson izan ziren. Pinakotekak jaialdian parte hartzeari esker, Blanca de la Torre arte komisarioaren hitzaldi bat gehituko zaio programari: “Artea egungo klima-aldaketaren eta arazo ekologikoen aurkako estrategia gisa”. Bertan, artearen garrantziaz eta artearen lengoaiak iraunkortasun-arazoen inguruan eztabaida publikoa sortzeko ematen duen aukeraz hausnartuko da. Horretaz gain, Artiumek ingurumen gaiekin lotutako artelan bat aukeratuko du, astero, bere funtsen artetik. Proiekzioak astearte eta ostegunetan izango dira, eta horien aurretik, 19:00etan, aukeratutako artelanak ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Bisita horietarako ezinbestekoa da izena ematea. Proiekzio eta hitzaldirako, berriz, sarrera librea izango da lekuak bete arte
.

Honako filmak eskainiko dira:
Urtarrilak 9, asteartea
Unchained, Alex C. Rivera, Erresuma Batua, 2017, 80 min
Urtarrilak 10, asteazkena
Hitzaldia: Artea egungo klima-aldaketaren eta arazo ekologikoen aurkako estrategia gisa” . Hizlaria: Blanca de la Torre
Urtarrilak 11, osteguna
Sparkling Rivers, Märten Vaher, Anna Gavrons, Estonia, 2017, 54 min
Paradise Melting, Umar Majid Ali, Pakistán, 2017, 34 min
Aukeratutako artelana: Sin Título (Paraíso seriekoa), 2003 – Carmela García
Urtarrilak 16, asteartea
The Valable Waste, Adesoji Adeyemi-Adejolu, Nigeria, 2016, 47 min
Straws, Linda Booker, Estatu Batuak, 2017, 33 min
Urtarrilak 18, osteguna
The Last Harvest, Tina-Marie Qwiberg, Suedia, 2017, 58 min
Aukeratutako artelana: Poisonous Spider, 2005 – Qingsong Wang
Urtarrilak 23, asteartea
El secreto del bosque, Antonio Grundfeld Rius, Espainia – Ekuatore Ginea, 2016, 45 min
El hombre de agua dulce, Álvaro Ron, Espainia-Estatu Batuak, 2017, 17 min
Urtarrilak 25, osteguna
Greed – A Fatal Desire, Jörg Seibold, Alemania, 2016, 83 min
Aukeratutako artelana: Twilight 11, 2008 – Carlos Irijalba
Jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin

19:00: astearte eta ostegunetan. Artelanerako bisita: 25 lagun gehienez.
Erreserba izen ematearen hurrenkeran.
19.30: Proiekzioa: Entzunaretoa
Hitzaldia: 19.00 ordu
Edonor sar daiteke
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario