miércoles, 14 de septiembre de 2016

Zaia ibaiko dikea egiteko proiektua onartu dute, inguruko herrien kezkaren aurrean

URA Ur agentziak Forondako aireportua babesteko Zaia ibaiaren parean eraiki nahi duen 3,5 kilometroko dikearen proiektuari argi berdea eman dio. Baina inguruko hiru herrik aurkeztutako helegitea ebatzi arte itxaron beharko du proiektuarekin jarraitzeko. Besteak beste, Gereña, Mendoza, Estarrona eta Uribarri-Dibiñako herritarrek euren kezka agertu zuten, uste baitute dikearen ondorioz errekaren beste aldean uholdeak areagotuko direla. Horrez gain, nekazaritzarako 25 hektarea desjabetuko dituztela salatu dute.

Lopidanan, Martiodan, Oto Goien eta Oto Barrenean ere eragina izango duela deskubritu dute, EH Bilduk ohar baten bidez adierazi duen moduan, "bertatik aterako baitute lurra dikea eraikitzeko".

Egoera honen aurrean, Foronda inguruko toki erakundeak defenda ditzan eskatu dio EH Bilduk Aldundiari. Orain arte aireportua inoiz ez dela urpean geratu salatu du talde politikoak eta "balizko industria poligono bat babestu" nahi dutela gaineratu du. ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario