jueves, 12 de mayo de 2016

Arabako ibaiak babesteko plataforma, ZADORRA BIZIRIK, jaio da

Gaur goizean Zadorra Bizirik plataforma aurkeztu dute. Talde berriari lurraldeko ibairik "nabarmenaren" izena jarri diotela azaldu dute agerraldian, baina Arabako ibai guztiekin lan egingo dutela argi utzi dute plataformaren bozeramaileek.

"Arabako ibaien %70a egoera txarrean dago, URAk egindako txostenaren arabera. Diagnostiko honekin bat gatoz eta aldatu beharra dago", azaldu dute agerraldian.
Gizarte eta ingurumen mailako eragileek, alderdi politikoek eta hainbat norbanakok  osatzen dute  Zadorra Bizirik plataforma eta honen sorrera lehen urrats bat dela azaldu dute. "Arabako ibaiak berriro ere espazio publiko biziak izatea nahi dugu".
Hortaz, plataformaren helburua Arabako ibai guztien egoera ekologiko eta kimikoa ona izatea lortzea da eta modu honetan, gizakion osasuna babestea, hornidura ziurtatzea eta ekosistema naturalak eta biodibertsitatea berreskuratzea. Horregatik, hori lortzeko neurri zehatzak eskatuko dizkiegu erakundeei".
Azkenik, Zadorra Bizirik manifestua aurkeztu dute goizeko agerraldian.
Eguzkik plataforma honetan parte hartzen du, eta horrezkero asmoa, helburuak eta ekintzak bultzatu eta zabalduko ditu.
  .

No hay comentarios:

Publicar un comentario