sábado, 12 de mayo de 2012

Aramaiok epaitegietan erreklamatuko ditu AHTren lanen ondorioz errepidearen mozketak eragin zituen gastuak

Aramaioko Udalak epaitegietan erreklamatuko ditu AHTren lanek eragin zituen eragozpenak. Izan ere, 2010eko urtarrilean Aramaio eta Arrasate lotzen duen errepidea moztu behar izan zuten lur jauzi baten ondorioz. Udalak beste bide bat egokitu behar izan zuen eta 37.000 euro inguru erreklamatu zizkion ADIFi, lanak kudeatzen zituen enpresa publikoari. Baina urte bat pasa ondoren, Udalak azaldu duenez, ADIFek zein Sustapen Ministerioak ez diete erantzun ez Udalaren erreklamarioari ezta herritarrek egindako eskaereei ere. 2010eko urtarrilean AHTren 24.zutabea egiten ari zirelarik A-2620 errepidea erabilgarritasunik gabe gelditu zen lur jauzi baten ondorioz. Ondorioz, Ibarra iristeko Untzilla auzoa doan errepidetik igaro behar zen urte betez, bidai bakoitzeko bost kilometro eta 15 minutu pasa luzatuz. Udalak zenbait lan egin behar izan zituen, besteak beste, errepidea egokitu, konponketa eta garbiketa lanak gehi udal langileen dedikazioa. Guztira, 36.973 euro eskatu ditu Udalak eta faktura horiek guztiak ADIFi eta Sustapen Ministerioari bidali zizkien duela urte bat. Baina horrez gain, Aramaoiko herritarrek kalte-ordainak eskatu dituzte, euro bat egindako kilometro gehiago bakoitzeko bidaiak luzatu zirelako 5,5 kilometrotan eta 15 minututan. Baina gehienek ez dute erantzunik jaso eta jasotzekotan prozedurari hasiera eman zaiola iragartzeko edo espedienteari agiri gehiaho eransteko eskaerak egiteko. “Herritarek duten sentsazioa da mareatzen ari direla aspertu arte edo epeak agortu arte erreklamazio horiei ez erantzuteko”, azpimarratu du Aramaioko Udalak. Horregatik epaitegietara jotzea erabaki dute

No hay comentarios:

Publicar un comentario