domingo, 13 de noviembre de 2011

Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza jorratzen dituen zinemaldia Amurrion egongo da


Azaroaren 14tik eta 16ra bitartean, -astelehena, asteartea eta asteazkena- hegoaldeko herrialdeetan eta Euskal Herrian ematen diren nekazarien borrokei, biodibertsitateari, lurraldeari eta elikadura burujabetzari buruzko zinema zikloa egongo da 19:30ean Katekesi aretoan.


Lehenengo egunean, azaroaren 14an, astelehena, 19:30ean “La Pacheco” eta “Soberanía Alimentaria o Refineria” Ekuadorreko dokumentalak eta “Expressöes da agroecologia” Brasilgo dokumentalak ikusi ahal izango dira.

Lehenengo biak Ekuadorren eginak dira. “La Pachamama no se vende” pelikulak karbonoaren negozioek herrialde horretan sortzen duten hondamendiariiii buruz hitz egiten du eta “Soberanía Alimentaria o Refinería” proiekzioa Ekuadorrpetroli findegienien ezarpendakartzatenten ondorio larriei buruzkoa da.

“Expressöes da agroecologia” dokumentalak ekoizpen eta elikadurarako abantailak, ingurumeneko jasangarritasuna, hazien kontserbazioa eta biodibertsitatea jorratzen du Brasilen aurkitzen diren esperientziak azalduz.

Bigarren egunean, azaroaren 15ean, asteartea, 19:30ean Maria Guadalupe Hernández “Mamá Maquín” erakunde feministaren eskualdeko koordinatzaileak eta Huehuetenangoko baliabide naturalaren defentsarako Departamentuko Asanbladaren kideak “El negocio del oro en Guatemala. Crónica de un conflicto anunciado” dokumentala aurkeztuko du.

1996. urtean Bake Hitzarmenak sinatu zirenetik ( 1960-1996), Guatemalako Gobernuak erauzte transakzionalak erakartzeko politika bultzatzen hasi zen herri honetako lurralde indigenetan. Politika honek herri indigenen giza eskubideak urratzen ditu eta beraz, herri hauek haien lurraldeak defendatzeko antolatu dira. Gai horren inguruan solasaldi bat ere egingo da.

Azken egunean, azaroaren 16an, asteazkena, 19:30ean “Puertas al mar”, Gazako arrantzaleei buruzkoa, “La semilla escondida”, Humbreto Rios zientzilari kubatarrak hazien trukearen proiektuaren protagonisten aurkezpena, eta “Ez ezazu Hegoa jan” ikusi ahal izango dira. Azken hau Euskal Herrian bertan egin da eta elikagaien ekoizpena eta banaketa egiten dituzten multinazionalei aurre egiteko tokian tokiko hainbat proiektu aurkezten dira.


Erantsita: Zinema zikloaren programa





No hay comentarios:

Publicar un comentario