sábado, 1 de octubre de 2011

Mugikortasun Iraunkorreko Eskualdeko Planaren aurkezpena Arrankudiagan

Datorren azaroaren 2an, eskualdeko Iraunkortasun Bulegoan (Arrankudiaga) Nerbioi-Ibaizabaleko Mugikortasun Iraunkorreko Planari buruzko informazioa emateko eta eztabaida sortzeko ekitaldi bat egingo da, arratsaldeko 7etan.

Bertan, aurreikusitako neurrien ezarpena eta diagnosia udalerrietako pertsona interesatuekin kontrastatuko da. Plan honen helburua mugikortasun eraginkorragoa ahalbidetzea da, eta, era berean, kutsadura gutxitzea eta bizi kalitatea hobetzea. Zentzu horretan, mugikortasun kultura berrian oinarritutako politikak sustatzeko lan eta ahalegin handiak egiteke daude oraindik.

Inguru honetan egiten den zazpigarren eta azken ekimen honek, esan bezala, eskualdeko Iraunkortasun Bulegoan izango da, arratsaldeko 7etan, eta eskualdeko auzokide guztiak gonbidatuta daude.

Informazio gehiago: www.ut21.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario