jueves, 1 de septiembre de 2011

Gaur, sortzaileek aurkeztu dute Arabar Mendialdeko Turismo Berdeko MENDIALDETIK Elkartea, IZKI-ko Parke Naturaleko Parketxean, Korres-en.


Joan den Uztailaren 4-an AS/A/16126/2011 zenbakiarekin Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatua, Arabar Mendialdean, Tribiñun eta Ega goienaren inguruan aurkitzen diren lurraldeetan turismo kulturala eta natura-turismoa era jasangarrian bultzatzeko ideiarekin jaio da MENDIALDETIK.

Hala nabarmendu dute zuzendaritza batzordeko bazkideek elkarteko estatutuetan bereak diren hurrengo helburuak jasotzen dituen 2. artikuluaren irakurketaren ostean:
1) Ega goienean orokorrean eta Arabar Mendialdean bereziki turismo jasangarria eta arduratsua bultzatzea.
2) Deskribatutako eremu geografikoan ondare naturalaren, kulturalaren eta etnografikoaren zaintzaz arduratzea eta zain-ardura horretan heztea.
3) Deskribatutako eremu geografikoan bereziki eta probintzia artekoan orokorrean iharduera turistiko ezberdinen arteko kolaborazioa garatzea.
Ondorioz, MENDIALDETIK irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bai kanpotik datozen bizitarientzat bai bertako biztanleentzat zuzenduriko iharduera ezberdinen bateratzaile moduan aritzeaz gain, alor turistikoa lurraldeko instituzioetan errepresentazio handiagoa lortzea eta instituzio autonomikoen zein probintzialen agendetan Arabar Mendialdea nabarmentzea ditu helburu.
Era berean, MENDIALDETIK, inguru naturala ondarerik preziatuena delakoan, talde ekologista, elkarte kultural eta zientifiko ezberdinekin harremanetan egongo da, inguru natural horren zaintzan eta kudeaketan lan egiteko.
MENDIALDETIK-ekin kontaktuan jartzeko:
- E-mail-a: mendialdetik@gmail.com
- Facebook eta Twitter sare sozialetan bilatu: MENDIALDETIK
- Sakelekoa: 600511821
*Joseba Abaitua, Natural Touring-eko arduraduna eta elkartearen lehendakaria, Lu Serra (elkartearen diruzaina) eta Iñigo Basterra, Atxarte Natura-ko arduradunak, Phil Miller, Bizipoza Tours-eko arduraduna eta elkartearen kidea , Javier López de Luzuriaga (naturalista freelance) eta Aritz Ibañez, Vertiente Norte-ko arduraduna eta elkartearen idazkaria.


No hay comentarios:

Publicar un comentario