lunes, 7 de diciembre de 2009

Arabako Teknologi Parkean ibilgailu pribatuaz bestelako aukeren inguruko eztabaida izango da

Abenduaren 9an “Ibilgailu partikularraren ordezko aukeren sustapena” izeneko difusio eta sentsibilizatze jardunaldia egingo da Arabako Teknologi Parkean. Jardunaldi honi mahai-inguru batek emango dio amaiera “mugikortasun neurri berriak praktikara nola eraman” aztertzeko.
Egun berean Gasteizko Agenda 21eko eztabaida izango da.. hori da parte hartzea bultzatzea, eta bereziki mugikortasuna begira (ekologista zatatsu bat ordu berean bi lekuetan egotea baliteke, ezta?)

Datorren asteazkenean, abenduak 9, “Ibilgailu partikularraren ordezko aukeren sustapena” izenburupean mugikortasun iraunkorraren inguruko jardunaldia izango da Arabako Teknologi Parkean Eusko Ikaskuntzaren BAI programak, TIL-ITS Garraio eta Logistikako Euskadiko Clusterrak eta Arabako Teknologi Parkeak antolatuta. Jardunaldi honen helburua da mugikortasun joerak aztertzea eta soluzio posibleen inguruan gogoeta egitea, baita ingurumena errespetatzen duten garraio motak sustatzea eta enpresei mugikortasunarekin duten konpromisoan laguntzea ere.

Euskadiko Garraio eta Logistikako zuzendari José Viteriren aurkezpen labur batek emango dio sarrera jardunaldiari. Ondoren, Eusko Ikaskuntzako Mugikortasun Foroko kide Jose Felix Basozabalen eta Iker Maguregiren “Errentagarritasun ikuspegitik Mugikortasun Iraunkorraren onurak” izeneko aurkezpenak emango dio hasiera ofiziala 16.00etatik 18.30etara luzatuko den ekitaldiari.

Jardunaldian zehar, bertaratutakoek “Arabako Garraio Gidaplana”, “Gasteizko Mugikortasun Iraunkorreko Plana” eta “Arabako Parke Teknologikoko Mugikortasun Iraunkorreko Plana” ezagutzeko aukera ere izango dute. Horiek aurkezteko Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Arabako Teknologi Parkeko ordezkariak izango dira bertan, hurrenez hurren.

Ekitaldiari bukaera emateko eztabaida-mahaia egingo da, non mugikortasun iraunkorrago bat lortzeko neurriak aztertuko diren, hala nola: ekintza positiboen sariketa, errespontsabilitate korporatiboko eta lankidetzazko kulturaren sustapena edota finantzazio arazoentzako irtenbide posibleen bilaketa.

Ekitaldia Arabako Teknologi Parkeko Eraikin Zentralean izango da zeina Teknologi Parkeko Lumiere kaleko 11. zenbakian kokatuta dagoen.

Interesa duten guztiek programa osoa kontsultatu ahalko dute, eta baita izena eman ere, hurrengo helbidean sartuta: http://bai.eusko-ikaskuntza.org edota inscripciones@clustertil.com helbidera emaila bidalita.


No hay comentarios:

Publicar un comentario