miércoles, 28 de octubre de 2009

Zabor nuklearra Araba ondoan biltzea, aztergai. Cenenterio nuclear, ¿ junto a Garoña?

(abajo en castellano) Hondakin nuklearren behin betiko biltegia egiteko prozesua atzeratu egin da berriz. Espainiako Gobernuak irailean zabaldu behar zuen deialdia, biltegia hartzeko prest dauden herriek hautagaitzak aurkezteko. Atzo El País egunkariak azaldu zuen, ordea, azarora atzeratu dela epe hori. Oraindik ez da hautaketa prozedura hasi, baina Espainiako Gobernuak begiz joak ditu bost kokaleku biltegiarentzat. Haietako bat, Merindad de Cuesta Urria udalerria, Burgosen dago, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearretik kilometro gutxira, eta Arabarekin muga egiten duela. Gaztela eta Leongo Juntak esana du Gobernuari lagundu egingo diola biltegiarentzako kokalekua aurkitzen. PPk agintzen du bai Merindad de Cuesta Urrian, bai Gaztela eta Leongo Juntan.

Espainiako Gobernuaren iritziz, badaude biltegia har dezaketen beste lau kokaleku, guztiak ere zentral nuklearren ondoan. Guadalajaran (Espainia), Zoritako zentral nuklearretik gertu dago Yebra. Beste hiru kokalekuak Tarragonan daude (Herrialde Katalanak), Asco eta Vandellos I eta II zentral nuklearren aldamenean: Asco, Vandellos eta Tivissa. Vandellos I zentral nuklearreko hondakinak Frantziara bidali zituen Espainiako Gobernuak 1989an eta datorren urtean hondakin horiek atzera itzultzen hasiko dira. Hortaz, hondakin horientzat Vandellos aldean eraiki beharko da biltegia; behin betikoa ez bada, behin-behinekoa. El País egunkariak informazio hori aurreratu du, baina oraindik ez da, ofizialki, herririk aurkeztu hautagai gisa, besteak beste hautatze prozesua hasi ere ez delako egin.

Biltegia hartu nahi duen herriak diru sarrera handiak jasoko dituela nabarmendu du Espainiako Gobernuak. Zerga bidez, urtero 12 milioi euro jasoko lituzke biltegia hartuko lukeen herriak

Merindad de Cuesta-Urria (Burgos), posible emplazamiento para los residuos radiactivos (463 habitantes, junto a Garoña) El alcalde, Alfredo Beltrán Gómez, del PP, gobierna con una amplísima mayoría (seis concejales por uno del PSOE). La Junta de Castilla y León, también del PP, afirmó que colaboraría en la búsqueda de lugar. El 17 de mayo de 2006, el director general de Industria, Manuel Ordóñez, señaló que la comunidad estaba "interesada en plantear o establecer conversaciones" sobre el ATC. Durante el debate sobre si el Gobierno cerraría Garoña, la Junta apostó por la continuidad de la central, pidió nuevos reactores y no le costó apoyos. La pega en este caso es que Merindad está a pocos kilómetros del País Vasco. El PNV -sostén de Zapatero en el Congreso- se opondría. La sombra de ETA, que ya obligó a parar la construcción de la nuclear de Lemóniz en los ochenta, no ayuda.


No hay comentarios:

Publicar un comentario